{"id":1672,"date":"2015-01-28T11:10:35","date_gmt":"2015-01-28T10:10:35","guid":{"rendered":"https:\/\/www.bakebidea.com\/?p=1672"},"modified":"2015-01-28T11:27:10","modified_gmt":"2015-01-28T10:27:10","slug":"berria-kanpotik-dator-berotasuna","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.bakebidea.com\/?p=1672&lang=eu","title":{"rendered":"(Berria) Kanpotik dator berotasuna"},"content":{"rendered":"<p>Bart Ekuadorko politikagintzako eta gizarte zibileko ordezkaritza garrantzitsu batek eman dio babesa Euskal Herriko bake prozesuari. Nazioarteko sostenguek ere ez dituzte Espainia eta Frantzia mugitu.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.bakebidea.com\/wp-content\/uploads\/2015\/01\/sutenguen-mapa.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter wp-image-1673 size-medium\" src=\"https:\/\/www.bakebidea.com\/wp-content\/uploads\/2015\/01\/sutenguen-mapa-300x171.jpg\" alt=\"sutenguen mapa\" width=\"300\" height=\"171\" srcset=\"https:\/\/www.bakebidea.com\/wp-content\/uploads\/2015\/01\/sutenguen-mapa-300x171.jpg 300w, https:\/\/www.bakebidea.com\/wp-content\/uploads\/2015\/01\/sutenguen-mapa-1024x583.jpg 1024w, https:\/\/www.bakebidea.com\/wp-content\/uploads\/2015\/01\/sutenguen-mapa-700x399.jpg 700w, https:\/\/www.bakebidea.com\/wp-content\/uploads\/2015\/01\/sutenguen-mapa.jpg 1382w\" sizes=\"(max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/><\/a><!--more--><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<div class=\"sinaData\">\n<p class=\"sinadura\"><span class=\"data\">2015-01-28<\/span> \/ <span class=\"egilea\">Enekoitz Esnaola<\/span><\/p>\n<p class=\"sinadura\">\n<\/div>\n<div class=\"albisGorpu\">\n<div id=\"albisTes\" class=\"testua\"><span class=\"lehena\">E<\/span>kuadorko herritik dator notizia: hainbat lagun ezagunek sostengua agertu diote Euskal Herriko bake prozesuari. Duela bi urte Mexikotik etorri zen babesa, iaz\u00a0Uruguaitik eta Argentinatik. Lauretan bat etorri dira Aieteko Konferentziako edukiekin. Joan den asteburutik Ekuadorren da Paul Rios Lokarri herritar sareko koordinatzailea, beste hiru ekinbideetan ere izan zen, eta \u00abgarrantzia\u00bb ematen die halako sostenguei. \u00ab\u00a0Latinoamerikaren eta Euskal Herriaren artean badira lotura kultural, historiko eta pertsonalak, eta han, Europako Batasuneko agintarien aldean adibidez, eskuak libreago dituzte gure bake prozesuari babesa emateko orduan\u00a0\u00bb, dio Riosek.Kontua da atxikimenduok eraginkorrak diren. Joxerramon Bengoetxea EHUko Europako Zuzenbidearen irakasleak uste du gaur-gaurkoz \u00ab\u00a0zaila\u00a0\u00bb dela kanpoko sostenguek eraginkortasuna izatea, \u00ab\u00a0Espainiako Estatua tematuta dagoelako gatazka ez nazioartekotzen. PPren gobernuari bost axola dio atzerrian zer inplikazio dauden\u00a0\u00bb. Igor Filibi EHUko Nazioarteko Harremanen irakaslea iritzi berekoa da. Gainera, kanpoko babesak \u00ab\u00a0interesgarriak\u00a0\u00bb diren arren, ez direla \u00ab\u00a0garrantzitsuak\u00a0\u00bb deritzo. \u00ab\u00a0Espainiaren jarrera itxia denez, beste estatuek galdetzen dute zergatik sartuko dira halako kontu batean\u00a0\u00bb.Egungo bake prozesuan hasieratik ikusi zen Espainiaren jarrera itxia dela. 2011ko urriaren 17an izan zen, Donostian, Aieteko Konferentzia, Kofi Annan, Gro Harlem Brundtland, Bertie Ahern, Pierre Joxe, Gerry Adams eta Jonathan Powellen parte hartzearekin, eta eskakizunen artean, besteak beste, ETAri jarduera armatua behin betiko uztea zegoen -hiru egunera jakinarazi zuen utzi zuela\u2014, baina PPk mespretxua baino ez zuen agertu biltzarrarekiko. \u00ab\u00a0Ezker abertzalearen edozein prentsaurrekoren antza izan du konferentziak\u00a0\u00bb, esan zuen Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiak. \u00ab\u00a0Biltzarraren atzean ETA dago\u00a0\u00bb, Javier Arenas PPko Lurralde Politikarako idazkariordeak. \u00ab\u00a0Konferentziako agiria bat dator ETAren eta Batasunaren tesiekin. Berritasun bakarra da nazioarteko izaera eman diotela\u00a0\u00bb, Antonio Basagoiti EAEko PPko orduko buruak. Alderdi popularra ez da batere aldatu geroztik ere. Gainera, 2011ko abendutik Espainiako Gobernuan da, PSOEren zazpi urte eta erdi pasako agintaldiaren ostean.Aietekoaren egun berean aitortu zuen Annanek konponbide prozesuetako azken faseetan gertatzen direla \u00ab\u00a0unerik zailenak\u00a0\u00bb, eta \u00ab\u00a0indarkeria elkarrizketarekin eta politikarekin ordezkatu\u00a0\u00bb beharraz mintzatu zen. Handik bi egunera eman zioten Aieteko adierazpenari sostengua Jimmy Carter fundazioak, Tony Blairrek eta George Mitchellek (Carter: \u00ab\u00a0ETAren, Espainiaren eta Frantziaren artean elkarrizketa gauzatzeko dei egiten dut\u00a0\u00bb; Blair: \u00ab\u00a0Sostengu irmoa agertzen diot Aieteko adierazpenari\u00a0\u00bb. Mitchell: \u00ab\u00a0Bake iraunkorra lortzeko aukera dago, eta interesa dutenek aukera baliatu beharko lukete\u00a0\u00bb), baina erasanik ez PPri eta. Bukatzera doan urtarril hau ere izan da estatuaren jokabidearen lekuko: euskal presoen abokatuen aurkako operazioa, Frantziako kartzela zigorrak Espainian ez batzeko epaia, bizi osoko espetxealdia&#8230;<\/p>\n<p><strong>Espainiaren trabak<\/strong><\/p>\n<p>Riosek dio Espainiako Estatua, bake prozesua ez babesteaz gain, oztopatzen ere saiatzen dela. \u00ab\u00a0Ekuadorkoaren moduko ekinbideak abian jarri ditugunean, Espainiak bere makineria diplomatikoa martxan jarri izan du haiek saihesteko edo ahal den indar txikiena izateko. Badakigu Espainiaren tokian tokiko enbaxadoreak horretan aritu direla\u00a0\u00bb. Lokarriren-eta arma eragileei bestelako informazioa helaraztea da. \u00ab\u00a0Latinoamerikan egondakoan, hiru gauzarekin geratu izan naiz. Batetik, azaldu diegunean euskal gizartea giza eskubideen eta bakearen alde asko mobilizatu dela, harrituta geratu dira, normalki ez zaielako horrelako informaziorik heldu; soilik ETAren atentatuei buruzkoa izan dute, edo polizia operazioetakoak. Beraz, balioa eman diote euskal gizartearen konpromisoari. Bigarrenik, Euskal Herrian bizikidetzaren alorrean urteotan emandako aurrerapausoei garrantzia eman diete, eta uste dute beste lekuetan baino azkarrago doala gure prozesua. Eta, hirugarrenik, ez dute ulertzen Espainiako Gobernuak nolatan ez duen aukera hau baliatzen bake prozesuari bukaera on bat emateko\u00a0\u00bb.<\/p>\n<p>Filibiren iritzian, \u00ab\u00a0Espainia azkar mugitu da, eta funtzionatu egin dio horrek, estatuek prozesuari babesik ez ematea lortu duelako\u00a0\u00bb. Espainiako Estatuak \u00abboterea\u00bb duen seinale da, EHUko Nazioarteko Harremanen irakaslearen ustez.<\/p>\n<p>Luzea da 2010. urtetik aurrera \u2014Bruselako adierazpenetik\u2014 era batera edo batera egungo bake prozesuak nazioartetik jaso dituen babesak eta parte hartzeak: Brian Currin, Desmond Tutu, Mary Robinson, Albert Reynolds, John Hume, Latinoamerikako hamalau gobernuburu ohi aipatutako lau ekitaldietan, Luiz Inacio da Silva, Bill Clinton, Harremanetarako Nazioarteko Taldea, Nazioarteko Egiaztatze Batzordea, Aieteko adierazpena&#8230; Dena dela, Europako herrialdeak edo EB Europako Batasuna ez dira busti; handik banakako sostenguak eta parlamentuko Friendship taldearen babesak heldu dira.<\/p>\n<p>\u00ab\u00a0Europako Batasuna ez da gai honetan sartuko, Espainiak ez badu baimena ematen\u00a0\u00bb, azaldu du Bengoetxea EHUko irakasleak. \u00ab\u00a0Ipar Irlandako prozesukoa desberdina izan zen, Erresuma Batuko eta Irlandako gobernuek aurretik akordio bat lortu zutelako. Bi estatuok Europako Batasuneko kide dira, eta Europak baliabideak jarri zituen Ipar Irlandako bake prozesuan, Peace programaren bitartez eta. Aldiz, gurean parte hartzeko oniritzirik ez du Europak, ez Espainiarena eta ez Frantziarena. Eskua sartuko balu, arazo bat sortuko litzateke EBn. Egon dira adierazpen solte batzuk, baina haiek ez dute inola ere EB ordezkatzen\u00a0\u00bb.<\/p>\n<p>Bengoetxeak berak dio nazioartean orain arte egindako lanari Europaren parte hartzea gehituko balitzaio, prozesuak \u00ab\u00a0sekulako abiada\u00a0\u00bb hartuko lukeela. Ipar Irlandako prozesuan Erresuma Batuko eta Irlandako gobernuek eskatu zuten Peace programa sortzeko, eta Europako Batzordeak, Eskualdeetarako Politiketarako Batzordearen diru funtsen bidez, bakea sustatzeko eta egonkortzeko 1995etik aurrera 2.200 milioi euro inguru bideratu ditu gizarte integraziorako, ekonomia suspertzeko eta adiskidetzerako; eta Interreg mugaz gaindiko proiektuetarako diru funtsetik, beste 500 milioi euro bideratu ditu 2000tik aitzina, bizikidetza xede.<\/p>\n<p>Espainiak eta Frantziak mugitzeke segitzen dute, ordea. ETA iazko otsailean armagabetzen hasi izanak ere ez ditu animatu. Gaitzespenak baino ez dituzte. \u00ab\u00a0ETAk ez zituen egiaztatzaileak behar izan armak hartzeko. Orain haiek entregatu nahi badituzte, nahikoa dugu Guardia Zibilarekin eta [Espainiako] Poliziarekin. Ez dugu egiaztatzaileen beharrik\u00a0\u00bb, adierazi zuen Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak duela ia urtebete, ETAk lehen armak zigilatzean. Antzerkitzat jo zuen nazioarteko bi egiaztatzailek eta ETAko bi kidek grabatutako bideoa. Manuel Valls Frantziako orduko Barne ministroa ere, geldirik armagabetzearen hasieran: \u00ab\u00a0Ez dago bake prozesurik, terrorismoa bukatzekoa baizik\u00a0\u00bb.<\/p>\n<p><strong>Europako posizioak<\/strong><\/p>\n<p>Bengoetxearen iritzian, gainera, PPren gobernua orain tente-tente dabil Europan, jihadismoaren erasoak gertatu direnean, \u00ab\u00a0beste estatuei esanez badakiela nola aritu behar den<em>terrorismoaren<\/em> aurka. Esaten die bere neurriekin ETA garaitu zuela. Europan posizioa indartzea lortu nahi du\u00a0\u00bb. Riosek ere aitortu du gaur-gaurkoz zaila dagoela Europako bide instituzional eta diplomatikoa zabaltzea, baina jakinarazi du badirela prozesuarekiko \u00ab\u00a0interesa\u00a0\u00bb daukaten gobernuak. \u00ab\u00a0Informazioa jasotzen dute, eta eskatu ere egiten digute\u00a0\u00bb.<\/p>\n<p>\u00ab\u00a0Argi\u00a0\u00bb jokatzeko eskatu du Filibik. \u00ab\u00a0Nazioartean ezin dira aukera guztiak erre orain. Hau da, ezin dira beste gobernuak-eta konpromisoan jarri. Barne akordio bat denean etorriko dira kanpoko babesak; lehenago ez\u00a0\u00bb.<\/p>\n<p>Hiruren arabera, ez da etsitzeko unea. \u00ab\u00a0Mugak muga, segitu egin behar da lanean\u00a0\u00bb, aipatu du Lokarrikoak. \u00ab\u00a0Nazioarteko babesek bi estatuetan ez dute, oraingoz, eraginik izan, baina badute bestelako efekturik. Batetik, barrura begirakoa, Euskal Herrira begirakoa. Euskal herritarrok ikusten dugu prozesu honetan ez gaudela bakarrik, eta oraingoa bezalako une konplikatuetan lagungarri dira atzerriko sostenguak. Bestetik, nazioarteari prozesuaz informazioa helarazteko aukera dugu, eta, bide batez, Espainiaren trabak gainditzeko aukera\u00a0\u00bb. Ekuadorren gauerdian izan da ekitaldia, baina hangoekin ere harremanak segitu egingo du, Lokarrik informazioa igorrita; haiek euren herrialdean zabaltzen dute. Beste jauzi bat eman nahi dute aurrerantzean, Riosek iragarri duenez: \u00ab\u00a0Gizarte zibilean ere sostenguak lortu nahi ditugu, honek guztiak hedadura eta indar handiagoa har dezan\u00a0\u00bb.<\/p>\n<p>Bengoetxeak ere aitortu du atzerriko lan hori oso dela garrantzitsua: \u00ab\u00a0Sekulako laguntza jaso da bitartekari edota erraztaileen bidez; adibidez, ETAri ikusarazten bide armatua guztiz amaituta zegoela\u00a0\u00bb. Euskal Herrian bi estatuei \u00ab\u00a0presio\u00a0\u00bb egiteko \u00ab\u00a0batasun handiagoa\u00a0\u00bb nahiko luke. \u00ab\u00a0ETAk jarduera armatua utzi izanak bidea erabat ireki zuen. Badira gatazkaren ondorio batzuk konpondu beharrekoak: presoen egoera bereziki, eta era guztietako biktimen aitorpena. Madrilek ez du aurrerapausorik eman nahi. Euskal Herrian ahal den kontsentsurik handiena beharko litzateke, zeharkakotasuna izanda\u00a0\u00bb. Horregatik dio \u00ab\u00a0arrautza denak\u00bb ez direla jarri behar nazioarteko parte hartzearen otarrean. \u00ab\u00a0Kanpoko eta barruko lanak uztartzearen alde nago\u00a0\u00bb.<\/p>\n<p>Filibi \u00ab\u00a0etxeko lanak\u00a0\u00bb egiteaz mintzatu da, eta lehentasun jarri du ETA desegitea. \u00ab\u00a0Ezker abertzaleak eta ETAk irakurketa inteligentea egin zuten orain urte batzuk, ikusi zutelako nolabait estatuaren betoa gainditu daitekeela eurek alde bakarreko bideari helduz gero. Segitu beharko lukete horretan, eta ETA desagertzea erabakigarria litzateke\u00a0\u00bb. Batik bat, Espainiako iritzi publikoari begira litzateke garrantzitsua hori, hark uste duenez. \u00ab\u00a0PSOErena zen bezala, PPren gobernua ere estatuko iritzi publikoaren bahitua da. Hori eurek bilatu dute azken hogei urteetan eman duten mezuagatik. ETA desegiten bada, Espainiako iritzi publikoa aldatu egingo da, eta gobernuak gero eta aitzakia gutxiago izango du nazioartera begira\u00a0\u00bb.<\/p>\n<p>Riosek nabarmendu du garbi eduki behar dela kanpoko sostenguek ez dutela ekarriko konponbidea eta ez dutela PPren gobernua behartuko jarrera aldatzera. Horregatik uste du euskal gizarteak ere pausoak ematen jarraitu behar duela.<\/p>\n<p><strong>Lanean segitu<\/strong><\/p>\n<p>\u00ab\u00a0Hau da garaia bake eta konponbiderako\u00a0\u00bb. Ondorio hori atera eta adierazi zuen Adolfo Perez Esquivel Bakearen Nobel saridunak joan den abenduan Buenos Airesko babes ekitaldian, jakan Gernikako arbolaren pin bat zeramala. \u00ab\u00a0Ez da itxaropenik galdu behar, Euskal Herrian ere bake justua eta iraunkorra posible baita. Ipar Irlandako gatazka konpondu da, Erdialdeko Amerikako gatazkak ere bai, Afrikako hainbat egoera ere bai. Segitu egin behar da lanean, amore emateke\u00a0\u00bb.<\/p>\n<p>Iazko otsailean, ETAren armagabetzearen hasieraren bideoa erakutsi ondotik, Ram Manikkalingam Nazioarteko Egiaztatze Batzordeko bozeramaileari Bilbon galdetu zioten ea Frantziako edo Espainiako gobernuei prozesuan sartzeko eskatu zieten. \u00ab\u00a0Eskaerarik ez diegu egin, baina uste dut bi gobernuek badakitela zer behar den auzi honetan aurrera egiteko\u00a0\u00bb. Annanek bi urte eta urte lehenago, Aieteko Konferentzian, hiru gako eman zituen aurrerabiderako: \u00ab\u00a0Bake iraunkorra lortzeak erabakitasuna, luzerako konpromisoa eta borondate politikoa eskatzen du\u00a0\u00bb.<\/p>\n<p>Baldintzak sortuz joan beharko dute bitartean, eta, Paul Riosek azpimarratu bezala, \u00abbake prozesu hau nazioarteko agenda diplomatiko eta politikoan kokatzeko moduak aurkitzen\u00bb. Harremangintzari helduta.<\/p>\n<\/div>\n<div id=\"iruzkinak\"><\/div>\n<\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bart Ekuadorko politikagintzako eta gizarte zibileko ordezkaritza garrantzitsu batek eman dio babesa Euskal Herriko bake prozesuari. Nazioarteko sostenguek ere ez dituzte Espainia eta Frantzia mugitu.<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1672"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=1672"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1672\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1676,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1672\/revisions\/1676"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=1672"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=1672"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=1672"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}