{"id":1540,"date":"2014-12-01T10:20:19","date_gmt":"2014-12-01T09:20:19","guid":{"rendered":"https:\/\/www.bakebidea.com\/?p=1540"},"modified":"2014-12-01T10:20:19","modified_gmt":"2014-12-01T09:20:19","slug":"berria-info-euskal-presoen-egoera-rajoy-eta-hollanderen-agendan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.bakebidea.com\/?p=1540&lang=eu","title":{"rendered":"(Berria.info) Euskal presoen egoera, Rajoy eta Hollanderen agendan"},"content":{"rendered":"<p>Bilera egingo dute Parisen Espainiako eta Frantziako Gobernuek. Besteak beste, euskal presoak Espainiako estatura eramatea aztertuko dute.<\/p>\n<div id=\"attachment_1541\" style=\"width: 160px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"https:\/\/www.bakebidea.com\/wp-content\/uploads\/2014\/12\/jarraia105938.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-1541\" class=\"size-thumbnail wp-image-1541\" src=\"https:\/\/www.bakebidea.com\/wp-content\/uploads\/2014\/12\/jarraia105938-150x150.jpg\" alt=\"Hollande eta Rajoy, iazko goi-bileran. Kiko Huesca \/ EFE\" width=\"150\" height=\"150\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-1541\" class=\"wp-caption-text\">Hollande eta Rajoy, iazko goi-bileran. Kiko Huesca \/ EFE<\/p><\/div>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>Frantziako eta Espainiako estatuen arteko XXIV. goi-bilerari hasiera emango diote gaur Parisen bi gobernuek. Mariano Rajoy eta Fran\u00e7ois Hollande izango dira buruan, eta bi kabinetetako hainbat ministrok ere parte hartuko dute bilkuran.<\/p>\n<p>Besteak beste, Frantziako estatuko kartzeletan dauden euskal presoen egoera landuko dute bi gobernuek. Hain zuzen ere, estatu osoan zehar sakabanatuta dauden hainbat euskal preso Espainiako estatuko kartzeletara eramatea aztertuko dute. Europako Batasuneko estatu kideen zigor ebazpenak aitortzeko aldaketa egin du 2008ko araudian. Horren ondorio zuzena litzateke presoen lekualdatzea. Espetxe aldaketak, edonola, ez luke bermatuko Hego Euskal Herriko espetxeetara hurbiltzea.<\/p>\n<p>Neurriak 56 euskal presorengan izango luke eragina, zigor irmoak izan, eta Frantziako estatuan epaitu gabeko kausarik ez dutenengan, alegia. Horietako batzuk dira Mikel Albisu eta Marixol Iparragirre EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboko mintzaideak eta Ibon Fernandez Iradi gaixo dagoen presoa. Guztira 97 euskal preso daude Frantziako estatuko espetxeetan.<\/p>\n<p>Bileran beste hainbat gai ere izango dituzte azteregai bi gobernuek. Besteak beste, Jean Claude Juncker Europako Batzordeko presidenteak aurkeztutako plana, konexioen plana, inmigrazioa, ebola edota edota Palestinako estatuaren aitorpenaz mintzatuko dira.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bilera egingo dute Parisen Espainiako eta Frantziako Gobernuek. Besteak beste, euskal presoak Espainiako estatura eramatea aztertuko dute.<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1540"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=1540"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1540\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1543,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1540\/revisions\/1543"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=1540"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=1540"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=1540"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}