{"id":1492,"date":"2014-10-25T10:25:23","date_gmt":"2014-10-25T08:25:23","guid":{"rendered":"https:\/\/www.bakebidea.com\/?p=1492"},"modified":"2014-10-27T10:27:19","modified_gmt":"2014-10-27T09:27:19","slug":"kazeta-eus-gobernuan-den-alderdiko-bi-hautetsi-bake-prozesuaren-alde","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.bakebidea.com\/?p=1492&lang=eu","title":{"rendered":"(Kazeta.eus) Gobernuan den alderdiko bi hautetsi bake prozesuaren alde"},"content":{"rendered":"<p>Argitaratua: 2014-10-25 10:04:14<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.bakebidea.com\/wp-content\/uploads\/2014\/10\/aiete_soz-582.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter size-thumbnail wp-image-1494\" src=\"https:\/\/www.bakebidea.com\/wp-content\/uploads\/2014\/10\/aiete_soz-582-150x150.jpg\" alt=\"aiete_soz-582\" width=\"150\" height=\"150\" \/><\/a><\/p>\n<p>Hasieratik hor dira. 2011an, Donostiako Aiete jauregian, gatazken konponbidean adituak diren hainbat nazioarteko aditurekin eta Euskal Herriko eragile askorekin batera bake prozesua abiarazteko bide orri bat aurkeztu zuten. Hiru urte berantago, Fr\u00e9d\u00e9rique Espagnac senatariak eta Kotte Ecenarro Kontseilu Nagusiko lehendakari-ordea eta Hendaiako auzapezak, biak sozialistak, hor segitzen dute. Ostiral huntan, Baionan aurkeztu duten adierazpenaren sinatzaileak dira (ikusi hemen). Alta, urte horietan guzietan, frantses gobernu sozialistaren aldetik, menturaz, deus ez.<!--more--><\/p>\n<p>Adierazpen hori sinatuz \u00ab\u00a0ez dugula gure engaiamendua utziko erran nahi ginuen\u00a0\u00bb, dio Fr\u00e9d\u00e9rique Espagnac-ek. Izenpetzaile sozialisten eragin errealaz galdeturik, honako hau erantzun du senatariak:<strong>\u00ab\u00a0Nahiz eta gobernu frantsesaren posizioa ez den berdina, bururaino joaiten gira\u00a0\u00bb. \u00ab\u00a0Posible zen gu ez hor izaitea\u00a0\u00bb<\/strong>, erantsiz. Bere kideak bezala, Kotte Ecenarrok deialdia Estatuari zuzentzen dio: \u00ab\u00a0dokumentuak ez du gobernu sozialista edo ondoko gobernua engaiatzen, Estatua baizik\u00a0\u00bb.<\/p>\n<p>Tendentzia politiko askotariko hamar bat eragilek izenpetutako testuak presoen askatzeko urrats zonbaitzu zehazten ditu, amnistia lege bat galdegiteraino. Eskakizun horiek errealistak ote dira egungo testuinguruan? <strong>\u00ab\u00a0Prekonizazio bakoitza pisatu dugu eta denak egingarriak dira\u00a0\u00bb <\/strong>erantzuten du Hendaiako auzapezak, \u00ab\u00a0batzuk gainera fite, borondatea baldin bada\u00a0\u00bb. Onartzen du, haatik, alderdi guzietan gauzak aitzinarazteko gehiengoa lortu behar dela eta gai horretan ez dela haien egoera. \u00ab\u00a0Lan egin nahi dutenekin egiten dugu lan\u00a0\u00bb, baieztatzen du.<\/p>\n<p><strong>Felipe VI errege espainiarrarekin<\/strong><br \/>\nFr\u00e9d\u00e9rique Espagnac-ek, berriz, bere engaiamenduak oihartzun bat duela ulertarazi nahi izan du. Hain zuzen, <strong>Felipe VI errege espainiarra frantses senaturat joan zenean, uztailaren 22an, harekin mintzatu zela baieztatu du (ikus argazki galeria). Euskal gatazka eta presoen gaia, besteak beste, aipatu ziola segurtatzen du.<\/strong> \u00ab\u00a0Gazteak, Pirineoetako bi aldeetan, bakean haztearen ardura bakoitzak ginuela erran nion\u00a0\u00bb, zehaztu du. Erregearen erantzuna publiko egin gabe ere, \u00ab\u00a0etorkizuneko gertakariek bere erantzuna isladatuko\u00a0\u00bb dutela adierazi du.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Argitaratua: 2014-10-25 10:04:14 Hasieratik hor dira. 2011an, Donostiako Aiete jauregian, gatazken konponbidean adituak diren hainbat nazioarteko aditurekin eta Euskal Herriko eragile askorekin batera bake prozesua abiarazteko bide orri bat aurkeztu zuten. Hiru urte berantago, Fr\u00e9d\u00e9rique Espagnac senatariak eta Kotte Ecenarro Kontseilu Nagusiko lehendakari-ordea eta Hendaiako auzapezak, biak sozialistak, hor segitzen&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1492"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=1492"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1492\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1495,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1492\/revisions\/1495"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=1492"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=1492"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=1492"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}