{"id":1460,"date":"2014-10-13T17:55:58","date_gmt":"2014-10-13T15:55:58","guid":{"rendered":"https:\/\/www.bakebidea.com\/?p=1460"},"modified":"2014-10-27T09:58:06","modified_gmt":"2014-10-27T08:58:06","slug":"berria-nazioarteko-harreman-taldea-euskal-herrira-itzuliko-da-datorren-astean","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.bakebidea.com\/?p=1460&lang=eu","title":{"rendered":"(Berria) Nazioarteko Harreman Taldea Euskal Herrira itzuliko da datorren astean"},"content":{"rendered":"<p>Paul Riosek baieztatu du taldea datorren astean edo hurrengoan dela Euskal Herrira etortzekoa, Brian Currin buru dela. Zenbait iturrik diote hilaren 23tik 25era etorriko dela Currin bera.<\/p>\n<div id=\"attachment_1462\" style=\"width: 160px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"https:\/\/www.bakebidea.com\/wp-content\/uploads\/2014\/10\/rios-HNT.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-1462\" class=\"size-thumbnail wp-image-1462\" src=\"https:\/\/www.bakebidea.com\/wp-content\/uploads\/2014\/10\/rios-HNT-150x150.jpg\" alt=\"Paul Rios eta Brian Currin, Aieteko konferentzian. Luis Jauregialtzo \/ Argazki Press\" width=\"150\" height=\"150\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-1462\" class=\"wp-caption-text\">Paul Rios eta Brian Currin, Aieteko konferentzian. Luis Jauregialtzo \/ Argazki Press<\/p><\/div>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>2014-10-13<\/p>\n<p>Onda Vasca irrati katean eginiko elkarrizketan jakinarazi du Paul Rios Lokarriko koordinatzaileak agendak bateratzen ari direla NHT Nazioarteko Harreman Taldea, Brian Currin abokatua buru duela, datorren astean edo hurrengoan Euskal Herrira itzul dadin. Udan jakinarazi zuten uda ostean itzuliko zirela, \u00ab\u00a0bake prozesuak aurrera egiteko lanekin jarraitzeko\u00a0\u00bb.<\/p>\n<p>Riosen esanetan, \u00ab\u00a0bake prozesuaren parte\u00a0\u00bb diren eragile eta pertsonekin elkarrizketatuko dira NHTko kideak, prozesuak \u00ab\u00a0aurrera egin ahal izateko ideia berririk\u00a0\u00bb ote duten aztertzeko. Riosek nabarmendu du Currinek \u00ab\u00a0analisiak egiteko eta arazoei irtenbideak bilatzeko gaitasun handia\u00a0\u00bb duela.<\/p>\n<p>\u00ab\u00a0Alderdi batzuekin, konfiantza sortzeko gaitasuna du, baina bereziki prozesuaren parte diren sektore sozial batzuekin, baina ez dugu espero behar Brian Currinek gure arazoak konponduko dituela: guk konpondu beharko ditugu\u00a0\u00bb, gaineratu du Riosek.<\/p>\n<p><strong>\u00ab\u00a0Aurrerapausoak urtea amaitu baino lehen\u00a0\u00bb<\/strong><\/p>\n<p>Uztailaren 16an euskal alderdiekin eta Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetza idazkari Jonan Fernandezekin batzartu ziren Jonathan Powell eta Martin McGuinness Aieteko Adierazpeneko sustatzaile eta nazioarteko bitartekariak. Sinetsirik agertu ziren<a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1781\/004\/001\/2014-07-18\/bitartekariek_aurrerapausoak_espero_dituzte_urtea_amaitu_aurretik.htm\">urtea amaitu baino lehen \u00ab\u00a0aurrerapausoak\u00a0\u00bb izango direla bake prozesuan<\/a>, horretarako \u00ab\u00a0borondatea\u00a0\u00bb ikusi zutelako.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1753\/005\/001\/2014-07-20\/etak_borroka_armatuaren_egitura_logistikoa_eta_operatiboa_desegin_ditu.htm\">ETAk \u00ab\u00a0borroka armatuaren egitura logistikoa eta operatiboa\u00a0\u00bb desegin dituela<\/a> jakinarazi zuen Powellen eta McGuinnessen bisitatik egun gutxira. Uztailaren 15ean sinatutako agiri baten bidez, ETAk azaldu zuen \u00ab\u00a0konfrontazio armatua utzi eta konfrontazio demokratikoari heltzeko\u00a0\u00bb berrantolatzen ari dela.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Paul Riosek baieztatu du taldea datorren astean edo hurrengoan dela Euskal Herrira etortzekoa, Brian Currin buru dela. Zenbait iturrik diote hilaren 23tik 25era etorriko dela Currin bera.<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1460"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=1460"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1460\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1463,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1460\/revisions\/1463"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=1460"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=1460"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=1460"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}