{"id":1456,"date":"2014-10-12T17:52:36","date_gmt":"2014-10-12T15:52:36","guid":{"rendered":"https:\/\/www.bakebidea.com\/?p=1456"},"modified":"2014-10-27T09:55:48","modified_gmt":"2014-10-27T08:55:48","slug":"berria-arraiz-urkullu-bat-dator-prozesu-eratzaile-bat-behar-dela-esatean","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.bakebidea.com\/?p=1456&lang=eu","title":{"rendered":"(Berria) Arraiz: \u00ab\u00a0Urkullu bat dator prozesu eratzaile bat behar dela esatean\u00a0\u00bb"},"content":{"rendered":"<p>Lehendakaria prozesu eratzaile baten beharrarekin ados dagoela esan du Sortuko presidenteak. Era berean, Urkullu abiapuntu horretatik abiatuta \u00ab\u00a0elkarrekin eraikitzeko\u00a0\u00bb prest dagoela jakinarazi du.<\/p>\n<div id=\"attachment_1458\" style=\"width: 160px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"https:\/\/www.bakebidea.com\/wp-content\/uploads\/2014\/10\/arraiz-urkullu-berria.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-1458\" class=\"size-thumbnail wp-image-1458\" src=\"https:\/\/www.bakebidea.com\/wp-content\/uploads\/2014\/10\/arraiz-urkullu-berria-150x150.jpg\" alt=\"Pasa den astelehenean bildu ziren Hasier Arraiz eta I\u00f1igo Urkullu. Raul Bogajo \/ Argazki Press\" width=\"150\" height=\"150\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-1458\" class=\"wp-caption-text\">Pasa den astelehenean bildu ziren Hasier Arraiz eta I\u00f1igo Urkullu. Raul Bogajo \/ Argazki Press<\/p><\/div>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>2014-10-12<\/p>\n<div id=\"albisTes\" class=\"testua\">Hasier Arraiz Sortuko presidenteak I\u00f1igo Urkullu lehendakariarekin joan den astelehenean izandako bileraren berri eman du EFE agentziari eskainitako elkarrizketan. Arraizek Euskal Herrirako \u00ab\u00a0prozesu eratzaile\u00a0\u00bb baten beharra \u2014administrazio esparru bakoitzerako erritmo berezituekin\u2014 azpimarratu zuen Eusko Legebiltzarreko azken politika orokorreko osoko bilkuran. Orain adierazi duenez, Urkulluk proiektu horrekin bat datorrela jakinarazi zion biek izandako bileran.Hain zuzen ere, lehendakariak abiapuntu horren gainean egindako hausnarketa jakinarazi du Arraizek: \u00ab\u00a0Filosofia horretatik aurrera elkarrekin eraikitzen has gaitezkeela esan zidan\u00a0\u00bb. Edonola ere, Arraizek uste du EAJk jarraituko duela \u00ab\u00a0Madrili akordioak lortzeko eskua luzatzen\u00a0\u00bb, baina, Sortuko presidenteak esan duenez, Urkulluk berak jakinarazi zion bide hori ez dela \u00ab\u00a0mugagabea\u00a0\u00bb izango, eta Espainiako Estatuaren partetik akordioetarako borondaterik egongo ez balitz \u00ab\u00a0bide hori apur daitekeela\u00a0\u00bb.<\/p>\n<p>Era berean, Urkulluk Espainiako Gobernuko presidente Mariano Rajoyrekin izandako bileraren berri eman ziola adierazi du Arraizek, \u00ab\u00a0xehetasun askorekin\u00a0\u00bb. Besteak beste, Rajoyri Etxerat euskal presoen senideen elkarteko txosten bat eman ziola, eta \u00ab\u00a0gai horretan mugitzeko\u00a0\u00bb eskatu ziola adierazi zion Urkulluk Arraizi.<\/p>\n<\/div>\n<div id=\"iruzkinak\"><\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Lehendakaria prozesu eratzaile baten beharrarekin ados dagoela esan du Sortuko presidenteak. Era berean, Urkullu abiapuntu horretatik abiatuta \u00ab\u00a0elkarrekin eraikitzeko\u00a0\u00bb prest dagoela jakinarazi du.<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1456"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=1456"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1456\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1459,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1456\/revisions\/1459"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=1456"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=1456"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=1456"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}