{"id":1427,"date":"2014-09-24T18:49:41","date_gmt":"2014-09-24T16:49:41","guid":{"rendered":"https:\/\/www.bakebidea.com\/?p=1427"},"modified":"2014-09-30T16:45:29","modified_gmt":"2014-09-30T14:45:29","slug":"kazeta-info-fernandez-iradiren-suspentsio-medikalari-buruzko-helegiteak-ostegunean-aztertuko-dira-parisen","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.bakebidea.com\/?p=1427&lang=eu","title":{"rendered":"(Kazeta.info) Fernandez Iradiren suspentsio medikalari buruzko helegiteak ostegunean aztertuko dira Parisen"},"content":{"rendered":"<p>Ni ere banoa kolektiboko kideek prentsa agerraldia egin dute asteazkenean Baionan Ibon Fernandez Iradi euskal preso politikoaren helegiteak bihar aztertuko direla jakinarazteko. Ekainean ezagutzera eman zendeliberoan, esklerosi anizkoitza duen Fernandez Iradiren zigorraren suspentsio medikala onartu zuen epaitegiak. Aldiz ebazpenak ia lor ezina den lurralde debekua kentzea baldintza gisara ezartzen zuen. Hori dela eta helegitea aurkeztu zuten bai defentsak baita prokuradoreak ere. Bihar aztertuko ditu Pariseko epaitegiak bi helegiteak. Deliberoa bi edo hiru aste barru ezagutuko da eta egun horretarako elkartaratzea deitu du kolektiboak 18:30etan Baionako suprefekturaren aitzinean. Bestalde, <strong>Etxerat elkarteak jakinarazi du larriki eri den Ventura Tome euskal preso tafallarra aske gelditu dela arratsalde honetan<\/strong>.<\/p>\n<div id=\"attachment_1428\" style=\"width: 160px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"https:\/\/www.bakebidea.com\/wp-content\/uploads\/2014\/09\/guz_nierebanoa_kazeta.info_.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-1428\" class=\"size-thumbnail wp-image-1428\" src=\"https:\/\/www.bakebidea.com\/wp-content\/uploads\/2014\/09\/guz_nierebanoa_kazeta.info_-150x116.jpg\" alt=\"Ni ere banoa kolektiboak gaur Baionan egin duen agerraldia. Argazkia Sylvain SENCRISTO.\" width=\"150\" height=\"116\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-1428\" class=\"wp-caption-text\">Ni ere banoa kolektiboak gaur Baionan egin duen agerraldia. Argazkia Sylvain SENCRISTO.<\/p><\/div>\n<p><!--more-->Argitaratua: 2014-09-24 17:07:53<\/p>\n<p>Eritasun larria den esklerosi anizkoitza duen Ibon Fernandez Iradi euskal presoaren zigorra suspentsio medikala aztertu zuen\u00a0 Pariseko Zigor aplikazioen auzitegiak eman zuen ebazpenak kondena etetea onartu zuen, baina bi baldintza ezarrita. Alde batetik Pirineo-Atlantikoetan ezin bizi izatea eta, deliberoa askatasuna ia lor ezina egiten duen, Frantses lurraldearen debekua kentzea.<\/p>\n<p>Bigarren baldintza honengatik deliberoa \u00ab\u00a0kontraesankorra\u00a0\u00bb dela salatu dute gaur Baionan Ni ere banoa kolektiboak egin duen prentsaurrekoan. \u00ab\u00a0Erabaki bihurria da, esku batekin ematen duen bestearekin kentzen du\u00a0\u00bb salatu dute.<\/p>\n<p>Ni ere banoa kolektiboak egin du gaurko agerraldia Baionan, Ipar Euskal Herriko eragile politiko, sozial eta sindikal anitzek osatzen dute. Horien ordezkatzen Baionan izan dira NPAko Claude Larrieu, LABeko Dominika Daguerre eta Herrirako Emili Martin besteren artean.<\/p>\n<p>Biharko helegitean aztertuko den kondena etetearen galdeari erantzun positiboa ematea galdetu dute kolektiboko kideek agerraldian, \u00ab\u00a0eritasuna baldintza ahalik eta hoberenetan tratatu ahal izateko\u00a0\u00bb. Aldi berean ezezko ebazpena giza eskubideen kontrakoa eta euskal gizartearen nahien kontrakoa litzatekeela baieztatu dute. Zentzu horretan Baionan ekainaren 14ean egin zen manifestazio jendetsua gogora ekarri dute.<\/p>\n<p><strong>Delibero politikoa<\/strong><br \/>\nBihar Pariseko epaitegiak helegitea aztertuko du, eta \u00ab\u00a0deliberoa politikoa\u00a0\u00bb izanen dela baieztatu dute kolektiboko kideek. Hori dela eta Estatu frantses eta espainiarrari beste behin ere gatazkaren konponbidean engaiatzera deitu dituzte.<\/p>\n<p><strong>EPPKren agiria<\/strong><br \/>\nBestalde gaur Euskal Preso Politikoen Kolektiboak kaleratu duen <a href=\"http:\/\/www.kazeta.eus\/euskalherria\/eppkk-sakabanaketarekin-bukatzeko-gizarteari-laguntza-galdetu-dio\" target=\"_blank\">agirian<\/a> ohar berezia egin dute eritasun larria duten presoei buruz, Ibon Fernandez Iradiren inguruan ere: \u00ab\u00a0Sinestea zaila baita askorentzat Euskal Herrian bizitzen ari garen egoera berrian, eta Arkaitz Bellon burkidearen heriotzaren ostean, Iosu Uribetxeberria, Ibon Iparragirre, Ventura Tome, Ibon Fernandez eta gaixo dauden burkideekin eta adinekoekin egiten ari direna\u00a0\u00bb.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ni ere banoa kolektiboko kideek prentsa agerraldia egin dute asteazkenean Baionan Ibon Fernandez Iradi euskal preso politikoaren helegiteak bihar aztertuko direla jakinarazteko. Ekainean ezagutzera eman zendeliberoan, esklerosi anizkoitza duen Fernandez Iradiren zigorraren suspentsio medikala onartu zuen epaitegiak. Aldiz ebazpenak ia lor ezina den lurralde debekua kentzea baldintza gisara ezartzen zuen&#8230;.<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1427"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=1427"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1427\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1429,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1427\/revisions\/1429"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=1427"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=1427"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=1427"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}