{"id":1423,"date":"2014-09-30T15:48:01","date_gmt":"2014-09-30T13:48:01","guid":{"rendered":"https:\/\/www.bakebidea.com\/?p=1423"},"modified":"2014-09-30T15:48:01","modified_gmt":"2014-09-30T13:48:01","slug":"naiz-hitzorduak-esperientziaren-argitalpena-kaleratu-du-lokarrik","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.bakebidea.com\/?p=1423&lang=eu","title":{"rendered":"(Naiz) Hitzorduak\u2019 esperientziaren argitalpena kaleratu du Lokarrik"},"content":{"rendered":"<p>Euskal Herrian izan diren indarkeria mota desberdinak jasan dituztenen artean izandako elkarrizketa, hausnarketa eta harremanak, \u2018Hitzorduak\u2019 esperientziaren baitan egindakoak, argitalpen batean kaleratu ditu orain Lokarrik.<\/p>\n<div id=\"attachment_1424\" style=\"width: 160px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"https:\/\/www.bakebidea.com\/wp-content\/uploads\/2014\/09\/Lokarri-hitzorduak-Naiz.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-1424\" class=\"size-thumbnail wp-image-1424\" src=\"https:\/\/www.bakebidea.com\/wp-content\/uploads\/2014\/09\/Lokarri-hitzorduak-Naiz-150x150.jpg\" alt=\"Pili Zabala, Maialen Lizarralde Lokarriko arduraduna eta Gorka Landaburu, argitalpenaren aurkezpenean. (Andoni CANELLADA\/ARGAZKI PRESS)\" width=\"150\" height=\"150\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-1424\" class=\"wp-caption-text\">Pili Zabala, Maialen Lizarralde Lokarriko arduraduna eta Gorka Landaburu, argitalpenaren aurkezpenean. (Andoni CANELLADA\/ARGAZKI PRESS)<\/p><\/div>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>\u00abOrain da hitz egiteko, entzuteko, parte hartzeko ordua\u00bb. Horiek dira \u2018Hitzorduak\u2019 ekimenak oinarritzat hartu zituen hiru printzipio nagusiak. \u2018Hitzorduak\u2019 elkargune eta partaidetzarako espazioak izan ziren, \u00abgizarteak parte hartu, entzun, beren iritzia eman eta aurrerapauso gehiago bultzatzeko xedearekin sortuak\u00bb, adierazi du Lokarrik.<\/p>\n<p>Ekimena auzo desberdinetan abiarazi da iragan urtarriletik eta 800 lagunek baino gehiagok hartu dute parte antolatutako 26 solasaldietan. Eztabaidatutako gaien artean egon dira giza eskubideak, eskubide zibil eta politikoak, memoria eta egia, biktimak, presoen gizarteratzea eta adostasunak.<\/p>\n<p>Hizlarien artean, esparru akademiko eta profesionaleko adituak, bake prozesuaren inguruan lanean ari diren taldeen ordezkariak eta indarkeria eta Giza Eskubideen urraketen ondorioak zuzenean jasan dituzten pertsonak izan dira. Argitalpena gaur aurkeztu dute hizlari horietako bik, Gorka Landaburu ETAren biktimak eta Pili Zabalak, Joxi Zabalaren arreba eta GALeko biktimak.<\/p>\n<p>\u00abZinez positiboa\u00bb izan da Lokarrik ekimen honen inguruan egindako balorazioa. \u00abBeste ikuspuntu batzuk ezagutzea, iritzi eta informazio berriak, hasieran urruti sentitzen ziren jarrerak ulertzea eta norbere ikuspuntuaz hausnartzea izan dira gehien nabarmendu diren alderdiak\u00bb, adierazi dute.<\/p>\n<p>Esperientziak iraun duen sei hilabeteetan, une \u00abmagikoak\u00bb bizi izan direla ohartarazi dute. \u00abETAren biktima batek bere esperientzia partekatu ahal izan du polizia gehiegikeriaren biktima izan direnekin, baita sufrimendu hori ulertu eta lagundu ere; GALen biktima baten senide batek barkamen hitzak entzun ahal izan ditu erakunde parapolizial horren gehienezko jarduera garaietan kargu politiko garantzitsu bat zuen pertsona baten ahotik; tortura sufritutako pertsonek Ertzaintzaren ordezkariekin hitz egin ahal izan dute; solasaldiak amaitzerakoan ere une hunkigarriak eman dira, gizatasun eredu horien lekuko izan zirenen oroitzapenean geratuko direnak\u00bb, adierazi du Lokarrik.<\/p>\n<p>Lokarriren aburuz, guzti horrek erakusten du \u00abez solik desberdinarekiko errespetuan oinarritutako bizikidetza bat posible dela, baizik eta jada sozialki errotzen ari dela\u00bb.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Euskal Herrian izan diren indarkeria mota desberdinak jasan dituztenen artean izandako elkarrizketa, hausnarketa eta harremanak, \u2018Hitzorduak\u2019 esperientziaren baitan egindakoak, argitalpen batean kaleratu ditu orain Lokarrik.<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1423"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=1423"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1423\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1426,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1423\/revisions\/1426"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=1423"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=1423"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=1423"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}