{"id":1397,"date":"2014-06-23T18:38:44","date_gmt":"2014-06-23T16:38:44","guid":{"rendered":"https:\/\/www.bakebidea.com\/?p=1397"},"modified":"2014-09-30T15:03:12","modified_gmt":"2014-09-30T13:03:12","slug":"berria-preso-etxeratzea-arlo-guztietatik-lantzeko-garaia-dela-adierazi-dute-adituek","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.bakebidea.com\/?p=1397&lang=eu","title":{"rendered":"(Berria) Preso etxeratzea arlo guztietatik lantzeko garaia dela adierazi dute adituek"},"content":{"rendered":"<p>Foro Sozialean parte hartu duten adituen hitzetan, \u00abgizarte zibilak\u00bb bultzatu ohi du presoen auzia askatzera.<\/p>\n<p>Amnistien ordez, baldintzapeko askatasunen alde egin du Holderrek<\/p>\n<div id=\"attachment_1399\" style=\"width: 160px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"https:\/\/www.bakebidea.com\/wp-content\/uploads\/2014\/09\/foro-sozial-2014.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-1399\" class=\"wp-image-1399 size-thumbnail\" src=\"https:\/\/www.bakebidea.com\/wp-content\/uploads\/2014\/09\/foro-sozial-2014-150x150.jpg\" alt=\"Foro Sozialak atzo Bilbon egin zuen saioko une bat. LUIS JAUREGIALTZO \/ ARGAZKI PRESS\" width=\"150\" height=\"150\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-1399\" class=\"wp-caption-text\">Foro Sozialak atzo Bilbon egin zuen saioko une bat. LUIS JAUREGIALTZO \/ ARGAZKI PRESS<\/p><\/div>\n<p><!--more--><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><span class=\"data\">2014-06-22<\/span> \/ <span class=\"egilea\">Aitziber Laskibar Lizarribar<\/span><\/p>\n<p><span class=\"lehena\">A<\/span>sko izan dira hizlariak eta asko ikuspuntuak. Eztabaida gaia, bakarra: presoen parte hartzea konponbiderako bidean eta haien etxeratzea. Ia lau ordu eta erdiko eztabaidan, nork bere irizpideak azaldu ditu. Baina guztiek egin dute bat zerbaitetan: Espainiako Gobernuak ez du konponbidea errazteko borondaterik, ez du euskal presoen egoera aldatzeko asmorik, baina aldaraz daiteke. Bakoitzak bere modua defendatu du hartarako, baina denak daude ados gaia arlo guztietan lantzen hasi behar dela.<\/p>\n<p>Bake prozesua indartzeko Foro Sozialaren bigarren saioa, Bilbokoa, Brian Currin hegoafrikar abokatuaren gomendio batekin hasi da. Hark badaki presoen korapiloa askatzea ez dela erraza izaten, baina badaki ezinbestean askatu beharrekoa dela eta konponbide prozesu guztiek heldu diotela gaiari, lehenago edo geroago. \u00abBatzuetan, presoen egoerak bat-batean aldatzen dira, Hegoafrikan bezala; eta besteetan, progresiboki, konponbidearen barruan, Ipar Irlandan bezala, baina aldatzen dira\u00bb. Bultza egiteko deia egin du, \u00abgizarte zibilak\u00bb indar eginda ekiten baitzaio presoen kaleratze eta gizarteratzea lantzeari.<\/p>\n<p>Seanna Walshek \u201421 urtean IRAko preso izana da\u2014 presoek eztabaidan parte hartzearen premia nabarmendu du. Sakabanatuta daudenek informazioa jasotzea \u00aboso zaila\u00bb dela ohartarazi du; \u00abhorregatik izan zen IRAren baldintza presoen bozeramaileek informazio zuzena jasotzea\u00bb. Ostiral Santuko Akordioan presoak kaleratzen hasteko data adostu zuten, eta, bitartean, asteburuetan etxera joateko baimenak izan zituzten askok. Horrek, gainera, kaleko buruzagiekin biltzeko aukera eman zien haiei. Walshen hitzetan, \u00abkanpokoen eta barrukoen harremana beharrezkoa da\u00bb konponbidean aurrera egiteko.<\/p>\n<p>Juan Mari Olano AAMko kide izateagatik jasotako zigorra bete berritan azaldu du EPPK-ko kideak, \u00abahal duten neurrian\u00bb, badirela eragile aktibo. Hala ere, sakabanaketak eztabaidatzea ia ezinezko egiten diela salatu du, eta uste du haien egoera bestelakoa balitz \u00abekarpen sakonagoak\u00bb egin ahalko lituzketela.<\/p>\n<p>Foro Sozialaren \u00abmusika berriarekin\u00bb oso pozik dagoela aitortu, espetxeetan \u00abarnasa berria\u00bb eta ilusioa dagoela adierazi, eta presoei ekarpenak egitea errazteko eskatu du Olanok. \u00abLubakiak\u00bb alde batera utzi eta presoen alde herriz herri elkarlanean aritzeko deia ere egin du: \u00abKonbentzitu behar dugu elkarrekin egiten denak duen balioa bikoitza dela; begiratu besterik ez dago gobernua nola saiatzen den hori eteten\u00bb.<\/p>\n<p><b>Sakabanaketa<\/b><\/p>\n<p>I\u00f1aki Lasagabaster Zigor Zuzenbideko irakaslearen eta Jose Antonio Martin Pallin Espainiako Auzitegi Goreneko magistratu emerituaren esanetan, zenbait gauza legeak aldatu gabe egin daitezke. Sakabanaketa hartu dute hizpide, eta ohartarazi dute Espainiako zein Europako lege eta ebazpen judizialen arabera presoek familia bizitzarako eskubidea dutela; hortaz, etxetik ahal den gertuen egon behar dutela. Beraz, ohartarazi dute eskubideak zein Europako Itunak urratzen ari direla, legearen aurka ari direla, \u00abprebarikatzen\u00bb.<\/p>\n<p>Zuzenbideak \u00abbakerako baliabidea\u00bb izan behar duela azaldu du Martin Pallinek. Kode Zibilari eutsi dio: \u00abLegeak errealitate sozialaren arabera interpretatu behar direla esaten du. Ezin da ukatu Euskadin beste errealitate sozial bat dagoela. Edozein arau hori kontuan hartuta interpretatu behar da\u00bb. Jarrera aldatzeko eskatu du: \u00abZuzenbideak ezin du sekula bakea oztopatu\u00bb.<\/p>\n<p>Rafa Sainz de Rozas Zigor Zuzenbideko irakaslea ez da erabat bat etorri magistratuarekin. Legeak beti berak direla adierazi du eta presoen eskubideak ezin direla egoeraren arabera baldintzatu. Hala ere, salbuespeneko egoera batean salbuespeneko zigorrak ezarri direla esan du, eta ezohiko egoera hori aldatu bada zigor horiek ere baliogabetu behar direla.<\/p>\n<p>Beste gai bati ere heldu dio Sainz de Rozasek: iraganaren kontakizuna egiten denean aitortzan \u00absakonago\u00bb jo behar dela iruditzen zaio. \u00abMinaren aitortza soilik egin ordez, indarkeriari zilegitasuna kentzeko adierazpenak\u00bb eskatu ditu. Haren ustez, ETAk \u00abgaizki\u00bb egin zuela ere aitortu behar luke, horrela Espainiako Gobernuari orain arteko jarrera eusteko\u00abzailtzeko\u00bb.<\/p>\n<p>\u00abZuek zarete bake prozesua\u00bb, esan die entzuleei Daniel Holder Justizia Administrazioari buruzko Batzordeko presidenteordeak. \u00abPresoen arazoa konpontzeko legeak aldatu behar dira, borondatea behar da eta, gaurkoz, ez dago. Borondatea egon dadin egoera sortu behar da\u00bb.<\/p>\n<p>Amnistia saihestu beharra dagoela iritzi dio Holderrek, bestela estatuen krimenak ezingo direla ikertu ohartarazita. Baldintzapeko askatasunen aldeko hautua egin du, Irlandako ereduari jarraituta. Gehiago ere esan du: \u00abEstatua amnistia akordioan sartzen saiatu zen, haien iragana ez ikertzeko marra bat ezartzeko\u00bb.<\/p>\n<p><b>Presoak nola gizarteratu<\/b><\/p>\n<p>Presoak gizartean nola gizarteratu proposatu du Jon Landa Zigor Zuzenbideko irakasleak. Haren ustez, \u00abdeliturik gogorrenengatik\u00bb zigortutakoek zigor zati bat espetxean igaro behar lukete; zigor erdia aipatu du.<\/p>\n<p>Javier Mira Valentziako Unibertsitateko Zigor Zuzenbideko irakaslea gogor mintzatu da: \u00abZigor armategia da desarmatu behar dena, presoei ezartzen zaien zigor armategia baita kaleratzeak eragozten dituena\u00bb. Ziur dago Espainiak ez duela hori egiteko borondaterik, eta, beraz, gizartea argudioekin irabaztera deitu du. Ez da zaila, haren iritziz, euskal presoen aurka ezartzen ari diren neurriak Europako itunen eta Espainiako Konstituzioaren aurkakoak direlako.<\/p>\n<p>Mirak esan du horrek preso asko kaleratuko lituzkeela. Epaiketa zain edo ihesean daudenei \u00abdelitutik borondatez urruntzeagatik\u00bb 579. artikulua ezarrita zigorra gradu bat edo bitan jaistea proposatu du. \u00abEzker abertzalekoak izateagatik\u00bb preso direnei indultua emango lieke; \u00ablegearen aurka, prebarikatuta zigortu zituzten\u00bb.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Foro Sozialean parte hartu duten adituen hitzetan, \u00abgizarte zibilak\u00bb bultzatu ohi du presoen auzia askatzera. Amnistien ordez, baldintzapeko askatasunen alde egin du Holderrek<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[36,31,38],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1397"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=1397"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1397\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1400,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1397\/revisions\/1400"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=1397"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=1397"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=1397"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}