{"id":1279,"date":"2014-04-03T09:09:05","date_gmt":"2014-04-03T07:09:05","guid":{"rendered":"https:\/\/www.bakebidea.com\/?p=1279"},"modified":"2014-04-03T09:24:53","modified_gmt":"2014-04-03T07:24:53","slug":"kazeta-info-vallsen-postu-berriari-erantzunez-euskal-herriko-bake-prozesuaren-aldeko-iritzia-le-monden","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.bakebidea.com\/?p=1279&lang=eu","title":{"rendered":"(Kazeta.info) Vallsen postu berriari erantzunez Euskal Herriko bake prozesuaren aldeko iritzia Le Monden"},"content":{"rendered":"<p itemprop=\"articleBody\" style=\"text-align: justify;\"><a href=\"https:\/\/www.bakebidea.com\/wp-content\/uploads\/2014\/04\/Kazeta.info-manuel_valls_point_presse_strasbourg_20_aoucc82t_2013-250.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\" wp-image-1278 alignright\" alt=\"Kazeta.info manuel_valls_point_presse_strasbourg_20_aoucc82t_2013-250\" src=\"https:\/\/www.bakebidea.com\/wp-content\/uploads\/2014\/04\/Kazeta.info-manuel_valls_point_presse_strasbourg_20_aoucc82t_2013-250.jpg\" width=\"175\" height=\"117\" \/><\/a>Manuel Valls Estatu frantseseko Lehen ministro berria izendatua izan dela eta, Le Monde egunkariak artikulu bat argitaratu du Euskal Herriko bake prozesuaren alde. Jean-Marie Gu\u00e9henno diplomatiko handiak idatzitako artikuluak egiten du galdea orain arte Vallsek Barne ministro bezala erakutsi duen Estatu espainiarreko jarraikortasun jokamoldea kontuan izanik. \u00ab\u00a0ETAk bere armak eman ditu, Frantziak aukera baliatu behar du\u00a0\u00bb erraten du. <!--more--><\/p>\n<p itemprop=\"articleBody\" style=\"text-align: justify;\">Artikuluan ETAk armagabetzean emanikako urratsak berrikusten ditu, erakundeak hartu duen \u00ab\u00a0deliberoa ezin duela bazterrean utzi\u00a0\u00bb. Estatu frantsesak \u00ab\u00a0negoziaketa errefusatzen segitu behar duela\u00a0\u00bb adierazten badu ere, eta Gobernu espainiarrak hartu duen jokamoldea \u00ab\u00a0ulergarria\u00a0\u00bb dela ustetan ere, Gu\u00e9hennok erraten du Gobernu frantsesak I\u00f1igo Urkulluren erantzun baikorra entzun beharko lukela, baita euskal alderdi guztiek izan dutena ere.<\/p>\n<p itemprop=\"articleBody\" style=\"text-align: justify;\">Nazio Batuetako idazkari orokor ondokoa izandako Jean-Marie Gu\u00e9hennok idatzi du artikulua, bakea atxikitzearen aldeko arduraduna eta Europar Kontseiluko nazioarteko harremanetako kidea da.<\/p>\n<p itemprop=\"articleBody\" style=\"text-align: justify;\">Vallsek Estatu esapinarraren agenda \u00ab\u00a0Frantziaren agenda\u00a0\u00bb zela baieztatu zuen. Bere artikuluan, \u00ab\u00a0Frantziak Espainiarekiko gardentasunez ibili behar\u00a0\u00bb duela gehitzen du Gu\u00e9hennok, eta Gobernu frantsesak I\u00f1igo Urkulluren eta beste alderdi euskaldunuek emandako erantzun baikorra entzun beharko lukela.<br \/>\nHorrez gain, Gu\u00e9hennok oroitarazten du \u00ab\u00a0munduko inongo gobernuk ez diola ezetz erran desarmatzen zen talde terrorista bati\u00a0\u00bb, eta nazioartetik etorritako laguntzaren lana defendatu du. Zentzu horretan, bakearen alde eramaten duten bitartekaritza lanagatik Entzutegi Nazionalak Nazioarteko Egiaztatze Batzordea edo Brian Currinek eramaten duen Harreman taldea Baionako poliziak galdezkatu zituela oroitarazten ditu ere.<\/p>\n<p itemprop=\"articleBody\" style=\"text-align: justify;\"><strong>Vallsen izendatzea<\/strong> Manuel Valls Lehen ministro izendatzeak erreakzio negatiboak sortu ditu atzo Euskal Herrian. EH Bai edo Baterako Nikolas Blain aparte, Sylviane Alaux deputatu sozialista \u00ab\u00a0<strong>kezkatua<\/strong>\u00a0\u00bb agertu da, Jean-Marc Ayraultekin\u00a0 Euskal Herriarendako lortutako \u00ab\u00a0aurrerapen ttikiak\u00a0\u00bb Vallsekin mantenduko\u00a0 diren edo ez jakiteko. Barne ministeritzan zenean eta Euskal Herriaren inguruko gaiak aipatzeko bildu direnean, bere proposamenak \u00ab\u00a0baztertu\u00a0\u00bb egin dituela azaldu du Alauxek.<br \/>\nHorrez gain, Gobernuaren parte ziren Ferdeek, ez dute Vallsen gobernuan parte hartzeko asmorik. Euskal Herriko <strong>Ferdeek ere<\/strong> \u00ab\u00a0<strong>dudakor<\/strong>\u00a0\u00bb hartu\u00a0 dute Vallsen izendatzea, Barne ministeritzan zegoenetik, \u00ab\u00a0ez baititu\u00a0 seinale onak eman\u00a0\u00bb lurraldearen \u00ab\u00a0eraikitzea eta geroarentzat\u00a0\u00bb, bereziki\u00a0 \u00ab\u00a0Lurralde Elkargoarentzat edo bake prozesuarentzat\u00a0\u00bb. Marie-Ange <strong>Thebaud<\/strong>, C\u00e9cile <strong>Saint-Martin<\/strong>, Alice <strong>Leiciaguecahar<\/strong> eta Jean <strong>Lissar<\/strong> Ferdeek izenpetu dute komunikatua.<\/p>\n<p itemprop=\"articleBody\" style=\"text-align: justify;\"><strong>Gobernu berria<\/strong> Goiz honetan, Gobernu berriaren parte bat aurkeztu dute Eliseoan. Euskal Herriko gaiekin harrean zuzena zuten ministroek euren tokia atxiki dute orokorrean. Izan ere, Christiane Taubirak Justizia ministeritzan segituko du, hainbat frantses hedabidek alderantzizkoa esaten bazuten ere. Bere esanetan Estatu frantsesa\u00a0 presoen hurbilketaren kontra ez baldin bada ere \u00ab\u00a0segurtasun kondizioak\u00a0 aztertu\u00a0\u00bb behar zirela esan zuen Baionara etorri ondoren<br \/>\nMarylise Lebranchuk Estatu Erreforma, Deszentralizazio eta Funtzio Publikoko\u00a0 ministroa izaten segituko du, eta Lurralde Elkargoaren gaia jorratzeko hura izanen da ministro garrantzitsuena.<br \/>\nHezkuntzari dagokionez, Vincent Peillonek bere tokia Benoit Hamoni utzi behar izan dio, eta Seaskak murgiltze ereduaren aldeko lege baten aldarria hari azaldu beharko dio.<br \/>\nSegolene Royal Fran\u00e7ois Hollanden emazte ohiak hartuko du Ekologiaren ministeritza, eta Barne ministro berria Bernard Cazeneuve izanen da.<br \/>\nBeste ministroak :<br \/>\nLaurent Fabius &#8211; Nazioarteko garapena Michel Sapin &#8211; Finantzak Arnaud Montebourg &#8211; Ekoizpenaren suspertzea eta numerikoa Marisol Touraine &#8211; Beharki soziala Fran\u00e7ois Rebsamen &#8211; Lanaren ministroa Jean-Yves Le Diran &#8211; Defentsa Najat Vallaud-Belkacem &#8211; Emazteen eskubideak, Hirigintza, Gazteria eta Kirola Aur\u00e9lie Filippetti &#8211; Kultura eta komunikabideak St\u00e9phane Le Foll &#8211; Laborantza eta gobernuaren bozeramailea Sylvia Pinel &#8211; Etxebizitza George Pau-Langevie &#8211; Itsasoz haraindia<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Manuel Valls Estatu frantseseko Lehen ministro berria izendatua izan dela eta, Le Monde egunkariak artikulu bat argitaratu du Euskal Herriko bake prozesuaren alde. Jean-Marie Gu\u00e9henno diplomatiko handiak idatzitako artikuluak egiten du galdea orain arte Vallsek Barne ministro bezala erakutsi duen Estatu espainiarreko jarraikortasun jokamoldea kontuan izanik. \u00ab\u00a0ETAk bere armak eman&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":1278,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[32,38],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1279"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=1279"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1279\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1283,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1279\/revisions\/1283"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/media\/1278"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=1279"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=1279"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=1279"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}