{"id":1234,"date":"2014-03-17T10:49:46","date_gmt":"2014-03-17T09:49:46","guid":{"rendered":"https:\/\/www.bakebidea.com\/?p=1234"},"modified":"2014-03-17T10:59:12","modified_gmt":"2014-03-17T09:59:12","slug":"berria-eppk-k-hasitako-bideari-bultzada-ematera-deitu-dute-preso-ohiek","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.bakebidea.com\/?p=1234&lang=eu","title":{"rendered":"(Berria) EPPK-k hasitako bideari \u00abbultzada ematera\u00bb deitu dute preso ohiek"},"content":{"rendered":"<p style=\"text-align: justify;\">Gaixo larriak eta 70 urtetik gorakoak Euskal Herriratzeko urratsa \u00abekarpen handia\u00bb dela nabarmendu dute<\/p>\n<p><!--Orrialdeak:p010--><!--PDFak:p010_politika.pdf--><\/p>\n<div style=\"text-align: justify;\"><img decoding=\"async\" alt=\"\" src=\"http:\/\/www.berria.info\/argazkiak_papera\/BERRIA\/d20140315\/p010_f01.jpg\" width=\"370\" \/><!--more-->Preso ohien prentsaurrekoa. \/ I\u00d1IGO URIZ\/ ARGAZKI PRESS<\/div>\n<p>Joxerra SenarIru\u00f1ea<\/p>\n<p><!--Argazkioinak:Preso ohien prentsaurrekoa.--><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">\u00abGaur hemen gauden guztiok ondo dakigu kartzelan gaixo egotea zer den, baita horrek zer-nolako oinazea eta ezintasuna ekartzen duen ere\u00bb. Ezagutza horretatik, gaixotasun larriak dituzten preso ohiek txalotu egin zuten atzo Iru\u00f1ean EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboak asteon egindako urratsa. Kolektiboak gaixotasun larriak dituzten eta 70 urtetik gora dituzten presoek Zaballako espetxera eramateko bideari ekin dio. Preso ohien izenean, Joxe Domingo Aizpuruak aipatu du \u00abekarpen handia\u00bb dela eta gizarteari dei egin dio etenik gabeko prozesu horretan bultzada ematera.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Prentsaurrekoa eman dute Iru\u00f1ean gaixotasun larriak dituzten presoek. Agiria euskaraz Aizpuruak irakurri du, eta gazteleraz, Marilo Gorostiagak. Han ziren ere I\u00f1aki Erro, Gotzone Lopez de Luzuriaga, Jose Mari Perez, Jose Ignacio Gazta\u00f1aga, Isidro Garalde eta Jon Agirre. Salatu dute espetxe politikak EPPK kolektiboa \u00abhausteko hamaika tresna erabiltzen dituela: sakabanaketa, bakartzea, senideen aurka egitea, jazarpen fisikoa eta espetxe politika oldarkorrak. Era berean, euren esanetan, gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelan mantentzea \u00abmendeku gosea asetzeko eta presoa zein bere ingurunea hausteko\u00bb estatuek erabiltzen duten beste tresna bat da. Aizpuruaren hitzetan, tresna horren bidez \u00abetekin politikoa\u00bb lortzea dute helburu bi estatuek.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Politika horren ondorioz azken hamabi hilabeteetan hiru preso hil direla eta azken egunetan Ibon Iparragirre presoari espetxealdi arindua kentzeko Auzitegi Nazionalak emandako agindua ekarri dituzte gogora.\u00a0 \u00abZoritxarrez, zaharrak berri. Guk pairatu eta egungo politika beraren ondorioak dira\u00bb.<br \/>\nHori ikusirik, estatuen \u00abitxikeria gainditzeko\u00bb pausotzat hartu dute EPPK-k hasitako bidea. Lehen urratsa izaki, gaixo larriak Zaballara ekartzeak esanahi berezia duela uste dute: \u00abSalbuespen legedia bukatzeko presoak Euskal Herriratzea urrats nabarmena izango litzateke, baina ez bakarrik egoera gainditzeko, baita gure herria bakera eta askatasunera gehiago hurbiltzeko ere\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Preso ohien arabera, etenik gabeko prozesu bat da, eta bertan gizartearen ekarpena eta bultzada garrantzitsuak izango dira: \u00abGuztion laguntza behar da. Garai hau euskal herritarrena da, eta ardura hau guztioi dagokigu\u00bb. Horregatik, parte hartzera dei egin dute: \u00abEuskal jendarte osoari eta herritar guztiei bultzada erraldoi honetan parte izan daitezen dei egiten diegu\u00bb.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gaixo larriak eta 70 urtetik gorakoak Euskal Herriratzeko urratsa \u00abekarpen handia\u00bb dela nabarmendu dute<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":1235,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[32,38],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1234"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=1234"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1234\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1237,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1234\/revisions\/1237"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/media\/1235"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=1234"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=1234"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=1234"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}