{"id":1088,"date":"2014-02-25T10:33:40","date_gmt":"2014-02-25T09:33:40","guid":{"rendered":"https:\/\/www.bakebidea.com\/?p=1088"},"modified":"2014-02-25T18:41:40","modified_gmt":"2014-02-25T17:41:40","slug":"berria-zarata-handia-bakegintzaz-mintzatzeko","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.bakebidea.com\/?p=1088&lang=eu","title":{"rendered":"(Berria) \u00ab\u00a0Zarata handia\u00bb bakegintzaz mintzatzeko\u00a0\u00bb"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"https:\/\/www.bakebidea.com\/wp-content\/uploads\/2014\/02\/aiete-arg.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"wp-image-1089 alignright\" style=\"width: 154px; height: 219px;\" alt=\"aiete arg\" src=\"https:\/\/www.bakebidea.com\/wp-content\/uploads\/2014\/02\/aiete-arg.jpg\" width=\"198\" height=\"227\" \/><\/a><\/p>\n<div>\n<p>Orain bi urte eta lau hilabete ez zen presiorik Aieteko Nazioarteko Konferentzia antolatzeko. Orain bai, eta Lokarri-k behin-behinean utzi egin dio \u00abprozesua bultzatzeko\u00bb zen topaketari.<!--more--><\/p>\n<p>Enekoitz Esnaola 2014-02-25<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<\/div>\n<div>\n<div>\n<p>ETAren desarmatzea. Egiaztatzaileak Auzitegi Nazionalean<\/p>\n<\/div>\n<\/div>\n<p><!--Argazkioinak:Aieteko adierazpena leitu zutenak, 2011ko urriaren 17an.-->Orain dela bi urte pasa, Donostiako Aiete jauregian Gatazkaren Konponketa Sustatzeko Nazioarteko Konferentzia egin baino sei egun lehenago, antolatzaileek topaketaren aurkezpena egin zuten hedabideen aurrean; nazioarteko hainbat buru eta \u00abizen esanguratsu\u00bb egongo zirela aurreratu zuten, izenik eta egitarauaren berri eman gabe, eta aurkezpenetik konferentzia egin arteko egunak, publikoki bada ere, presio edo oztopo berezirik gabe igaro ziren. Egin zuten konferentzia, Kofi Annan Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusi ohiak, Gro Harlem Brundtland Norvegiako lehen ministro ohiak, Bertie Ahern Irlandako lehen ministro ohiak, Pierre Joxe Frantziako Barne ministro ohiak, Gerry Adams Sinn Feineko presidenteak eta Jonathan Powell Erresuma Batuko kabineteko buru ohiak ebazpena publiko egin zuten, eta hiru egunera ETAk jakinarazi zuen jarduera armatua bukatutzat eman zuela; 2011ko urriaren 20a zen.<br \/>\nETAk bakegintzarako mugarri izan den erabaki haren berri eman zuenetik dagoeneko bi urte eta lau hilabete pasatu dira, normalizazio politikora begira aurrerapausoak gertatu dira \u2014Sorturen legeztatzea, kasu\u2014, baina egunotan berriro ikusi da bake prozesua garatzeko oztopoak handiak direla. Lokarri herritar sareak Aieten biharko nazioarteko konferentzia bat antolatua zeukan, baina atzo iragarri zuen utzi egin diola, behin-behinean. Eta \u00abluze gabe\u00bb ez du antolatuko; hala aitortu dio BERRIAri. Ez du zehaztu zer den \u00abluze gabe\u00bb.<br \/>\nEz du erraza izan behar munta handiko jendea biltzea. 2011ko urriaren 17ko Aieteko Konferentziara iristeko, era batera edo bestera parte hartu zuten Suitzako, Erresuma Batuko eta Norvegiako gobernuek, Suitzako Henry Dunant zentroak, Tony Blairren kabineteburu Jonathan Powellek, Osloko International Peace Research Institute-k, Sinn Feinek, Brian Currin, Roelf Mayer edo Alec Reid bitartekariek\u2026 Gorka Espiauk zuzendutako <i>Pluja Seca<\/i> (<i>Euri Lehorra<\/i>) dokumentalean ikusten da zer-nolako ahalegin diplomatikoak egin ziren.<\/p>\n<p><b>Inor jan gabe<\/b><br \/>\nAieteko topaketaren bezperatan Jesus Egiguren PSE-EEko presidenteak jakinarazi zuen Donostiako hitzorduan egongo zela, eta PPri han egoteko gonbita egin zion. \u00abBizi guztian galtzen aritu garen bide bat ireki da orain, eta konferentzia aurrerapausoa da bide horretan. Inork ez du inor jango\u00bb. Antonio Basagoiti EAEko PPko orduko buruak erantzun zuen, eta esan Egiguren \u00aberratuta\u00bb zegoela, \u00abLoiolan eta Lizarran erratu zen bezala\u00bb.<br \/>\nEz zen askoz handiagorik entzun konferentziaren aurka berau ospatu aitzin; Rosa Diezen (UPD) ateraldiren bat.<br \/>\nEz justu biharko iragarria zegoen ekinbidearen aurka, baina bai, oro har bake prozesuaren aurka, pasa den asteburuan, ETAk armagabetzeari ekin diola jakin berri denean, epelak esan dituzte PPko eledunek. Nazioarteko Egiaztatze Batzordeko kideei buruz Esteban Gonzalez Pons PPko Ikasketa eta Programa idazkariordeak: \u00abETArentzat lanean ari dira, ez Espainiarentzat\u00bb. Covitek Ram Manikkalingam, Ronnie Kasrils eta Chris Maccabe egiaztatzaileei iradoki die gehiago ez itzultzeko Espainiako Estatura.<\/p>\n<p><b>\u00abEz da une egokia\u00bb<\/b><br \/>\nDuela bi urte pasako konferentzia sei erakunde, fundazio eta taldek antolatu zuten: Berghof Foundationek, Conciliation Resourcesek, The Desmond and Leah Tutu Legacy Foundationek, NOREFek, Harremanetarako Nazioarteko Taldeak (Euskal Herria) eta Lokarrik. Hiru \u00abhelburu handi\u00bb zeuzkaten, Paul Rios Lokarriko koordinatzaileak handik aste batzuetara bere blogean idatzi zuenez: \u00ab1. Gai izatea hitzordu serioa antolatzeko. 2. Ordezkaritza zabala eta anitza lortzea. 3. Nazioarteko munta handiko pertsonalitatek ekartzea\u00bb.<br \/>\nRiosek kontatzen zuen \u00abantolakuntzako detaile guztiak bi aste lehenago\u00bb hasi zirela \u00abprestatzen\u00bb. \u00abJakitun ginen honelako ekitaldiek zer zailtasun izaten dituzten\u00bb. Konferentziaren eguna gerturatu ahala \u00abdetaile eta zailtasunak ugaritzen\u00bb joan ziren, haren arabera. Zailtasun operatiboak ziren.<br \/>\nOrain, aldiz, eragozpen politikoak, mediatikoak eta judizialak daude. Lokarrik \u00abprozesuari bultzada bat\u00bb eman nahi zion, baina konferentzia egin baino bi egun lehenago adierazi du ez dela hau \u00abune egokia\u00bb halakorik egiteko. Powell lotuta zuten hitzordurako, eta Adams eta Ahern ere etorriko ote ziren aipatzen zen \u2014Lokarrik ez du berretsi\u2014.<br \/>\nUne <i>desegoki<\/i> hauetan sareak \u00abisilik\u00bb egotea nahiago du, \u00abzarata handia dagoelako\u00bb.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Orain bi urte eta lau hilabete ez zen presiorik Aieteko Nazioarteko Konferentzia antolatzeko. Orain bai, eta Lokarri-k behin-behinean utzi egin dio \u00abprozesua bultzatzeko\u00bb zen topaketari.<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":1089,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[32,38],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1088"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=1088"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1088\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1101,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1088\/revisions\/1101"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/media\/1089"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=1088"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=1088"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=1088"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}