{"id":1070,"date":"2014-02-21T14:46:56","date_gmt":"2014-02-21T13:46:56","guid":{"rendered":"https:\/\/www.bakebidea.com\/?p=1070"},"modified":"2014-02-24T09:21:29","modified_gmt":"2014-02-24T08:21:29","slug":"berria-armategiak-indargabetzeari-ekin-dio-etak-2","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.bakebidea.com\/?p=1070&lang=eu","title":{"rendered":"(Berria) Armategiak indargabetzeari ekin dio ETAk"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"https:\/\/www.bakebidea.com\/wp-content\/uploads\/2014\/02\/Civ-eta-2014.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\" wp-image-1034 alignright\" style=\"width: 216px; height: 149px;\" alt=\"Civ eta 2014\" src=\"https:\/\/www.bakebidea.com\/wp-content\/uploads\/2014\/02\/Civ-eta-2014.jpg\" width=\"382\" height=\"254\" srcset=\"https:\/\/www.bakebidea.com\/wp-content\/uploads\/2014\/02\/Civ-eta-2014.jpg 636w, https:\/\/www.bakebidea.com\/wp-content\/uploads\/2014\/02\/Civ-eta-2014-300x200.jpg 300w\" sizes=\"(max-width: 382px) 100vw, 382px\" \/><\/a>Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak jakinarazi duenez, erakunde armatuak arma eta lehergaien \u00ab\u00a0kopuru jakin bat\u00a0\u00bb zigilatu du, eta hori \u00ab\u00a0behin betiko desarmatzearen aurretiko pauso garrantzitsutzat\u00a0\u00bb eman du batzordeak. Bideo bat argitaratu dute; bertan ageri dira Ram Manikkalingam eta Ronald Kasrils batzordeko kideak, ETAko kideekin batera, armak zerrendatuz. 2014ko urtarrilekoa da bideoa<\/p>\n<p>Berria.info<!--more--> 2014-02-21<\/p>\n<p>Ikusmin izugarria sortu du Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak Carlton hotelean eginiko adierazpenak. Ram Manikkalingam Elkarrizketarako Aholkularitza Taldeko zuzendariak hitz egin du batzordearen izenean \u2014edateko ura eskatu du hasi aurretik\u2014, eta ingelesez eta gaztelaniaz eman ditu batzordearen egiaztatzearen xehetasunak. Manikkalingamen arabera, ETAk 2013ko apirilean eskatu zion batzordeari baiezta zezala armagabetzea, eta, egiaztatzaileen lekukotzaren pean, 2014eko urtarrilean hainbat armategi zigilatu zituzten. Egiaztatzaileek esan dute urrats \u00ab\u00a0sinesgarria eta esanguratsua\u00a0\u00bb dela eta behin betiko \u00ab\u00a0desarmatzearen aurretikoa\u00a0\u00bb dela.<\/p>\n<p>Armak eta lehergaiak zerrendatu ditu ETAk, eta \u00ab\u00a0kopuru jakin bat\u00a0\u00bb indargabetu ditu. Manikkalingamek esan duenez, \u00ab\u00a0beste prozesu batzuetan izandako esperientzietatik abiatu\u00a0\u00bb dira hemengoan ere, eta azaldu dute pauso horiek eman dituztela beste prozesuetan ere.<\/p>\n<p>Agerraldiaren inguruko solasaldiak<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Atzo eguerdian iritsi zen Euskal Herrira ETAren su-etena egiaztatzeko sortutako Nazioarteko Egiaztatzaileen Batzordea. Carltoneko agerraldia egin aurretik, I\u00f1igo Urkullurekin egin du bilera Egiaztatze Batzordeak, hain justu, egiaztatzaileek esango dutena lehen eskutik ezagutzeko.<\/p>\n<p>Agerraldiaren ondoren beste eragile politiko eta sozial batzuekin bilduko da Egiaztatzaileen Batzordea: EAJ, EH Bildu eta PSE-EErekin, CCOO, UGT, ELA eta LAB sindikatuekin, Confebask EAEko enpresarien elkartearekin eta Elizako ordezkariekin.<\/p>\n<p>Ram Manikkalingam (Sri Lanka) buru dela, Ronnie Kasrils (Hegoafrika), Chris Maccabe (Erresuma Batua), Satish Nambiar (India), Fleur Ravensbergen (Herbehereak) eta Aracelly Santanak (Ekuador) osatzen dute taldea.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak jakinarazi duenez, erakunde armatuak arma eta lehergaien \u00ab\u00a0kopuru jakin bat\u00a0\u00bb zigilatu du, eta hori \u00ab\u00a0behin betiko desarmatzearen aurretiko pauso garrantzitsutzat\u00a0\u00bb eman du batzordeak. Bideo bat argitaratu dute; bertan ageri dira Ram Manikkalingam eta Ronald Kasrils batzordeko kideak, ETAko kideekin batera, armak zerrendatuz. 2014ko urtarrilekoa da bideoa Berria.info<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":1034,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[32,38],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1070"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcomments&post=1070"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1070\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1072,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/posts\/1070\/revisions\/1072"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=\/wp\/v2\/media\/1034"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fmedia&parent=1070"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Fcategories&post=1070"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bakebidea.com\/index.php?rest_route=%2Fwp%2Fv2%2Ftags&post=1070"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}