Bakegileek eta Bake Bidea,

Sarek Bilbon urtarrilaren 13an antolatuko duen mobilizazioan

parte hartzeko deialdia luzatzen dute

 

 

 

Joan den abenduaren 22an Mixel Berhocoirigoinek bakegileentzat eta  Anaiz Funosas Bake Bidearentzat Parisen abenduaren 9an antolatutako mobilizazioaren bilana partekatu eta azpimarratu bakea eta gatazkaren ondorioen konponketarako mobilizazioa eta lanak segitu behar zutela. 

Prentsaurrekoak aukera eman du ere bai Sarek urtarrilaren 13an Bilbon antolatutako “Prest gaude” mobilizazioa aurkezteko eta parte hartzeko deiladia egiteko. Bertan presente ziren Sareren kide eta bozeramaile diren Inaxio Oiartzabal et Joseba Azkarraga. Mobilizazio horren helburu nagusiak oroitarazi dituzte, erran nahi baitu, jendarte zibilaren aktobazioa giza eskubideen defentsan, salbuespen neurrien deuseztatzearen alde eta konponbidearen eta bakearen eraikuntzaren alde. Azpimarratu zuten ere Frantziar Estatua mugiaraziz, Espainol Estatua mugituko zela.

Le samedi 13 janvier

tou.te.s à Bilbao à 17:30 (La Castilla)

pour la paix, les droits et la résolution!

a