Bakegileek Informazio bilkura publikoak antolatzen dituzte

 

 

 

 

 

Euskal Herrian, bake prozesua gizarte zibilaren esku dago. ETAk 2011an borroka armatua behin betiko uzten zuela iragarri zuen. Frantses eta Espainiar estatuen inplikazio ezaren aitzinean, 2016ko abenduaren 16ean, bost bakegileek, armagabetzearen inguruko lehen urratsa burutu zuten Luhuson. Gertakari honek blokeatua zen egoerari bultzada eman zion, eta lau hilabete geroago, apirilaren 8an, gizarte zibilak masiboki parte hartu zuen, Baionan burutu zen ETAren armagabetze egunean. Armagabetzeak ez du bakea erran nahi. Bake prozesua aitzina segi dadin, bestelako urrats batzuk daude oraindik gainditzeko: Preso eta iheslarien egoera konpondu eta alde guzietako biktima guzien errekonozimendua.

Apirilaren 8ko armagabetzeko eguna sustengatu zuten bost bakegileek, denei irekiak izanen diren bilkura publikoak antolatuko dituzte, orain arte gertatutako esplikatu eta Euskal Herriko biztanleria guzia biltzen dituen erronkak aurkezteko. Bilkura horiek, Bake Bidea eta Luhusoko ekimenean parte hartu duen batek (Jean-Noël Etcheverry ‘Txetx’ edo Michel Berhokoirigoin) dinamizatuko dituzte. Bilkurak 20 minutu irauten duen filma batekin. Horren ostean eta bukatzeko eztabaidarako tartea irekiko da.

Bilkuren toki eta egunak:

  • Irailaren 29an, ostiralarekin, 19:30tan Garindainen (Herriko Gelan), Mixel Berhocoirigoinekin

  • Urriaren 5ean, ostegunarekin,19:00tan, Donibane Lohizunen(Ducontenia gelan), Txetx Etcheverryrekin

  • Urriaren 6ean, ostiralarekin, 20:30tan, Hazparnen (Elgar zentroan),Txetx Etcheverryrekin

  • Uriaren 13an, ostiralarekin, 20:30tan, Donapaulen (Herriko Etxeko gela berdean), Mixel Berhocirigoinekin
  • Urriaren 16ean, astelehenez,19:00etan Berttolin (Urruña)

  •  Urriaren 21ean, ibiakoitz goizean,10:30tan, Baigorriko elizaren parean den Elixondoa etxean, Anaiz Funosas eta Terexa Michelenarekin

  • Urriaren 24ean, asteartearekin, 19:00tan, Baionan (Glain elkarteen etxean), Mixel Berhocoirigoinekin

  • Urriaren 27 ostiralarekin, Ainizan 20:30tan (Laborantxa Ganbaran), Mixel Berhocoirigoinekin

  • Azaroaren 6an, astelehenez, Larresoron (Zehaztasun gehiago laster), Txetx Etcheverryrekin

  • Azaroaren 7an, asteartez, 20:00tan Angelun (Maison pour tous), Mixel Berhocoirigoinekin eta MGKE et HEMEN ANGELU -k anotlaturik.

Bilkura honetan parte hartzeko gomita zabaltzen dugu denei!

Bakegileak