Euskal Herriko bakearen aldeko konferentzia humanitarioa iragan zenetik bi urtetara eta Frantziako alderdi sozialistaren agintaldia hasi zenetik bost urtera, garrantzitsua iruditzen zaigu bilan bat egitea eta bake prozesua aitzinatzeko jendarte zibilak bete behar duen paperaz gogoetatzea.

Frantziar eta espainiar gobernuak ez badira bake prozesuan engaiatu ere, Euskal Herriko jendarte zibila aitzina joan da iniziatiba honetan.

Harreman sendoak garatu ditu Euskal Herriko bakearen aldeko konferentzia humanitarioaren prestaketaren kari eta ondotik ere. Bakearen aldeko jurista talde bat sortu da. Hexagonoko eta Euskal Herriko hogei bat juristek parte hartzen duten komisio horrek Euskal Herriko bake prozesuan zuzenbideak izan behar duen tokiaz eta euskal presoen egoerari aterabidea emanen dieten baliabideez gogoetatu eta lan egiten du.

2016ko abenduaren 16an, jendarte zibileko ordezkari batzuek beren ardurak hartu eta ETA-ren armagabetzearen ardura politikoaren hartzea erabaki zuten. Michel Tubiana, Jean Noel Etcheverry « Txetx » eta Michel Berhocoirigoin atxilotuak izan ziren prozesua abiatzeagatik baina beren ekimena sustengatu zuten aktore sozial eta politiko gehienek eta lurraldeko hautetsien gehiengoak ere, segida hartzera engaiatuz.

Euskal Herrian gainditu den etapa honen ondotik, garrantzitsua iruditu zaigu bakearen hiru artisau hauek hartu duten iniziatiba berriz aztertzea eta bake prozesu baten baitan armagabetzeak suposa dezakeena ulertzea.

Armagabetzeaz foro bat antolatu nahi genuke, gogoeta eta trukaketa gune bat eskaini eta aurreikuspenak aztertzeko prozesuaren etapa gako honetan.

EGITARAUA

 

ZURE IZENA EMAN

 

Edo

 

  • TELEFONOZ: 06 38 22 76 32