Euskal herriko bakearen alde. Aintzat hartuz: 
Latinoamerikako gobernuek eta izen handiko pertsonek oinarrizko papera izan dutela Kolonbian bakea lortzeko elkarrizketetan, eskualdeari onurak ekarri dizkiona, ondorio larriak ekarri dituen prozesua bukatuz eta munduko gatazka ororen konponbidea elkarrizketaren bidez lortzeko beharra ulertuz.

Hainbat Nobel Saridunek sinatutako Bruselako Adierazpenak (2010eko martxoa), Ezker Abertzalearen eztabaidak eta bide soilik politiko eta demokratikoen aldeko beren aldebakarreko apustuak, ekintza armatuari behin betiko bukaera emateko erabakiaz gain, Euskal Herrian eta estatu frantses eta espainolean une politiko berri bat ireki duen egoera marraztu dutela.

Gure ustetan lehen aipatutako gertakizunen bilakaeran funtsezkoak izan direla 2011ko urriaren 17an Donostian egindako Nazioarteko Bake Konferentzia eta 2013ko urriaren 17an Mexikon egindako Euskal Herriko Bakearen aldeko Topaketa Kontinentala. Ekitaldi hauek, nazioarteko izen entzutetsuek babestuak biak, berezko balio ikaragarria izan zuten Euskal Herriak hainbeste behar dituen konponbideen bilaketaren testuinguruan.

Donostiako Konferentzian lortutako bost puntuko ebazpena (Aieteko Adierazpena deitutakoa) bide-orri egokia dela, eta baita balio eta iraunaldi handikoa ere egungo testuinguru politikoan, bere eduki, inplikazio eta ordutik eskatzen dituen pausoengatik erreferentziazko ekimen bilakatu delarik.

Gatazkaren ondorioekin lotutakoa dela egiteke dagoena. Honek baitan hartzen ditu presoak, biktimak eta armagabetzeari dagozkien gaiak, agenda politikoa euskal gizarteko ordezkarien esparruan kokatzera igaro dadin.

Donostiako Konferentziaren edukiak indarrean daudela nabarmentzea egokia iruditzen zaigula eta inplikatu guztiei deia egiten diegu (erakunde armatuari, gobernuei, instituzioei, alderdi politikoei eta gizarte zibilari), elkarrizketa eta berradiskidetze ariketa bat bultza dezaten, bizikidetzarako oinarri irmoak ezarriko dituena.

Bakearen bide eta espirituari bidea irekitzeko, indarra eta liskarren logika gaindituz, atzerapenik gabe heldu behar zaion une politiko berri baten aurrean gaudela.

Gatazka armatuak mugak gainditu eta zoritxarrez Ekuadorren ere pairatu dugula, hala nola, Carlos Alonso Palate eta Diego Armando Estancio ekuadortarren zorigaiztoko heriotza 2006ko abenduaren 30ean Barajaseko aireportuko T-4eko atentatuan edo Alfonso Etxegarai eta Miguel Angel Aldanak Ekuadorren pairatutako torturak 1985. urtean. Sufrimendu honek guztiak gatazkan inplikatutako guztien aldetik minaren aitortza bat eskatzen du.

Agertoki berria errotzea guztion zeregina dela eta interes partekatua dela Bakea lortzeko beharrezko ekintzak sustatu eta erdiestea.

Sinatzaileok ebatzi dugu:

Elkarrizketaren aldeko nazioarteko eskaera sostengatzea. Ekuadorretik konferentzia hauetako erreleboa eta deiak geure egin ditugu eta babesak gehitzen jarraitu nahi dugu Euskal Herrian bake justu eta iraunkorra lortze aldera. Horretarako, 2011ko urriaren 17an Donostian egindako Nazioarteko Bake Konferentziaren Adierazpenak proposatutako bide-orria ezartzea gomendatzen dugu.

Nazioarteko Harremanetarako Taldeak eta Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak egindako lana onestea, batez ere, 2014ko otsailaren 21ean egindako iragarpena ETAk bere “arma, munizio eta lehergailuak zigilatu eta erabilera operatibotik kanpo uzteko aldebakarreko prozesua” hasi zuela adieraziz. 2014ko uztailaren 19an, adierazpen berri batean, ETAk jakinarazi zuen “borroka armatutik eratorritako egitura logistiko eta operatiboak desegin” zituela.

Munduaren erdialdetik, nazioarteko deiekin bat egiten dugu Espainia eta Frantziako gobernuen inplikazioa eskatuz armagabetzearen prozesuan, esparru egoki bat erraztu dezaten era adostu, egiaztatu, ordenatu eta kontrolatuan burutu dadin prozesua.

SINATZAILEEN ZERRENDA