Ibon Fernandez Iradi Covid-19ari positiboa.

10/11/2020

Ibon Fernadez Iradi, larriki eri den euskal presoak, positibo eman du Covid 19ari eta sintomatikoa da. Momentu honetan, bere zeldan isolatua da. Gure kezka adierazi nahi dugu, bizi duen egoeraren aintzinean baita Lannemezanen presondegiratuak diren eta kutsatuak izan daitezkeen beste euskal presoei dagokionez.

Gogora ekarri behar da joan den urteko azaroaren 12an Pariseko kondenen kudeaketa auzitegiak, Ibon Fernandez Iradiri kondenaren suspensioa onartua zuela baina, fiskaltza antiterrorista nazionalak dei egin zuenez, ez zen aske geratu. Geroztik, Pariseko dei gorteak aukera hori erabat hetsi du 2020ko otsailaren 27an.

Krisi sanitarioaren hastapenean, frantses gobernuak, krisiari aurre egiteko neurriak hartu zituen baina legedi antiterroristapean kondenatuak ziren presoak baztertu zituen. Honen ondorioz, Ibon, Gurutz Maiza Artola, Xistor Haranburu, Jakes Esnal, Ion Parot eta Josu Urrutikoetxeak preso gelditu ziren. Beraz, preso horiek kutsatzeko arriskuan jarri zituzten.

Ibon Fernadez Iradik pairatzen duen egoera, ekidin zitekeen.Fiskaltza antiterroristaren jarrera mendeketzailearen eta frantses gobernuak egoera sanitarioan hartutako erabakien ondorio zuzena da.

Gobernua, Ibon eta larriki eri diren presoak askatzeko bidean jarri behar da. Bada garaia, Parisek eta Madrilek entzun gaitzaten eta elkar bizitza eraikuntza honetan euskal presoen auzian pauso erabakigarriak egin ditzaten.

Ibon Fernandez Iradi eta larriki gaixorik diren euskal presoak etxera!

Comments are closed.