PRENTSA AGIRIA : KOFI ANNAN-EN HERIOTZA

18/08/2018

 

Kofi Annan-en heriotza jakiterakoan, Bake Bideak Euskal Herriko gatazkaren konponbidearen alde izandako engaiamendua txalotu nahi du.

2011-ko urriaren 17an bakegintzako nazioarteko figura, beste bost nazioarteko pertsonalitateekin batera, Donostian izan zen Aieteko adierazpena aurkezteko.

Euskal Herriko gatazkaren konponbide demokratikoan sinesteko kuraia eta ausardia izan duen gizona omendu nahi ginuke, jendarte zibilaren parte hartzea ahalbidetuz deneri zuzendutako adierazpenari esker.

Nazioarteko aitorpen eta proposamen horrek pausu nagusiak egiteko bidea eman du, besteak beste indar ainitzen elkartzea (hautetsi, erakunde politiko, sozial eta sindikalak…) bake prozesu baten alde, ETAren guda armatuaren amaiera eta talde armatuaren disoluzioa, frantses Justizia Ministeritzarekin euskal presoen egoerari buruzko elkarrizketa espazio baten sortzea eta orokorkiago euskal jendartean euskal gatazka eta bere konponbidearen inguruko elkarrizketa sustatzea.

Bake Bidea – 2018ko agorrilaren 18a

Comments are closed.