Nazioarteko Egiaztatzaile Batzordearen adierazpenari buruzko agiria

23/12/2014

Bake Bidea mugimenduak ontzat hartzen du Nazioarteko Egiaztatzaile Batzordeak plazaratutako agiria. Batzordeak, berriz ere, adierazten du ETA talde armatuak segitzen duela desarmearen bidean, bere munizio, arma eta lehergailuak zigilupean ezartzen eta erabilezin bihurtzen segituz.

Batzordeak oroitarazten du ere bai, beste prozesuetan bildu duen esperientziaren arabera, desarme osorako etapa bat irudikatzen duela horrek.

Ontzat hartzen dugu ETAk azken hiru urteetan errespetatzea bere engaiamendua eta espero dugu gatazka horren parte guziak engaiatuko direla bake prozesu begiratu eta lagundu batean.

Estatu frantses eta espainoleri galdegiten diegu talde armatuak egindako aurrerapenak kondutan hartzea, eta haratago euskal gatazkaren konponbide integral baten alde mobilizatzen gizarte zibila haintzat hartzea.

Comments are closed.